Berriak

2022/12/28 Cristina Enea Fundazioa

2022 urteari dagokion Lan-Eskaintzaren IRAGARKIA

Fundazio honen Patronatuak, 2022ko abenduaren 22ko ohiko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako ahalmenak baliatuz, Patronatuak 2018ko ekainaren 19ko ohiko bilkuran onartutako hautaketa-prozesuen etendura kendu egin du Zuzendari-Kudeatzaileak. Hautaketa-prozesu horiek lanpostu eta zuzkidura hauei zegozkien:

  • Eskola Ekintzako Teknikaria (zuzkidura 1).
  • Erakusketa Proiektu Teknikaria (zuzkidura 1).
  • Prospekzio eta Analisi Teknikaria (zuzkidura 1).

Lanpostu eta zuzkidura horiek 32/2021 Errege Lege Dekretuaren Laugarren Xedapen Gehigarriaren berariazko berjartze-tasaren eskaeran, Donostiako Udalak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioari 2022ko ekitaldirako aurkeztu ziona, baimentzeko sartu dira.

2022/12/27ko Ebazpenaren bidez (Erref.: IPB/mjp/2022), Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzak Donostiako Udalaren sektore publiko instituzionalean birjarpen-tasa espezifikoa baimendu duenez, 2023an dagozkion hautaketa- prozesuak abiatuko dira.