Berriak

2024/8/20 Hondalea

Santa Klara irlako landaredia

"Irlaren ingurumen-baldintzak oso bereziak dira; izan ere, gazitasun handia dago airean, eta haize-boladak gogorrak eta ugariak dira", azaldu du José Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Horrela, uhartean dauden landare-espezieak baldintza berezi horietara egokitu behar izan dira bizirauteko. Hori da itsas mihiluaren kasua, Santa Klaran erraz aurkitu dezakegun landare espeziea. "Ingurune honetara oso ondo egokitutako landarea da, bizirik irauteko oso ur gutxi behar baitu, eta bere sustraiak edozein zirrikitutan sartzen baititu, landarea bertara ainguratuz".

Hernándezek azaldu duenez, itsas mihiluaren propietateak aspalditik ezagutzen dira. "C bitamina ugari du, eta marinelek beren itsas-zeharkaldi luzeetan eramaten zuten eskorbutoari aurre egiteko". Gainera, gaur egun askotan entsalada eta adoboetan erabiltzen da.

Hala ere, irlan badira bertakoak ez diren landare-espezieak ere: espezie exotiko inbaditzaileak deritzenak. "Horren adibide dira sasiakazia robinia eta Pittosporum tobira, jatorriz Amerikakoa eta Asiakoa, hurrenez hurren" eta elementu apaingarri gisa ekarriak, baina espezie autoktonoentzat arriskutsuak direnak.

Santa Klara irlako landareei, animaliei, historiari edo biztanleei buruz gehiago ezagutzeko, bisita gidatuak daudela gogorarazi du Hernandezek, Cristina Iglesiasen Hondalea obraren sarrera barne. Informazioa eta erreserbak: www.hondalea.eus.