Igandean, hilak 25, martxoari dagokion JantziAgain egitasmoaren edizio berri bat izango da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 10:00etatik 13:00etara.
Bigarren eskuko arroparen merkatutxoan, beren arropak elkartrukatu ahal izango ditu jendeak,jantzipuntuak erabiliz. Ekarritako arropa bakoitzagatik jantzipuntu kopuru zehatz bat emango zaie, ondoren besteek merkatura ekarritako arropa hartu ahal izateko. Gainera jantzipuntu horiek ez dira egunean bertan trukatu behar, baizik eta hurrengo saioetarako ere gorde daitezke. Merkatutxoan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar.
Bigarren espazioan berriz, partehartzaileek josteko teknikak eta trukoak partekatuko dituzte. Materiala jarriko da erabilgarri beraientzat, bai eta josteko bi makina eta plantxa bat ere. Tytti Thusberg diseinatzaileak gainera, laguntza eta aholkuak ekainiko dizkie partehartzaileei. Joskintza tailerra doakoa da baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (943 453526 / [email protected]).
Saioa goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da.
Alfa enpresak eta Emaus Fundazioak parte hartzen dute egitasmoan, babesle gisa.