Ulia Interpretazio Zentroa
Informazio praktikoa

Ulia Interpretazio Zentroa, Ulia bezalako leku berezi eta enblematikoa ezagutzera emateko balio du, bere ingurune fisiko, natural eta historikoan sakonduz.

Interpretazio zentroak jarduera didaktiko eta kulturalez beteriko egitaraua du, tailer didaktikoekin, Uliatik zehar antolatutako ibilbideekin, zentrotik bertatik eginiko bisita gidatuekin, proiekzioekin, behin-behineko erakusketekin… Horiek guztiek, diseinuan parte hartu duten talde ekologista, kultural eta sozial ezberdinen ekarpenak bildu dituzte. Era berean, elementu ezberdinak manipulatuz eta eurekin elkar-eraginez, Uliako elementu bereizgarrienetara gerturatzea ahalbidetuko duen erakusketa iraunkorra ere bada bertan. Laburbilduz, Ulia Interpretazio Zentroak ondorengo gai-esparruak lantzen ditu: Uliako ingurune fisikoa, haitzak eta lurrak; fauna eta flora; itsas-ekosistemak; historia, ondarea eta paisaiaren eraldaketa kulturala.

Aipaturiko esparruak lantzeko, zentroak baliabide didaktiko hauek ditu: 

  • Erakusketa iraunkorrerako gela
  • Hitzaldiak eskaintzeko erabilera anitzeko gela
  • Tailer didaktikoei eskainitako gela

Era berean, zentroak baratze ekologikoa ere badu ondoan, uren birziklaketa erraztuko duen sistemaz hornitua, bai eta hainbat konpostagailu ere, non tailer esperimentalak burutuko diren. Gainera, baratzetik gertu, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eraikitako putzu artifizial bat dago, hezeguneei lotutako ekosistemetan bizi den fauna eta flora sustatzeko, bai eta ikastetxeetako ikasleekin eta Interpretazio Zentroa bisitatzen dutern pertsonekin jarduera didaktikoak egiteko.

Sarrera doakoa da.

Helbidea eta harremanak:
Ulia pasealekua 311
20013 Donostia

T: 629 11 78 93
E: uliazentroa@donostia.eus
Fb: Ulia Interpretazio Zentroa

Ordutegia

Udako ordutegia (ekainaren 21etik irailaren 11ra): asteartetik igandera 11:00-14:00 / 16:00-19:00

Neguko ordutegia (irailaren 12tik ekainaren 20ra): larunbat eta igandetan 11:00-14:00

Hezkuntza eskaintza

Cristina Enea Fundazioak 2022/2023 ikasturte honetan Ulia Interpretazio Zentrorako diseinatu du Hezkuntza Eskaintza. Ikasleei nahiz helduen talde antolatuei zuzendutako jardueraz osatua dago eta bere helburua da Ulia bezalako gune berezi baten sekretuak agerira ateratzea, Zentroan bertan eta kanpoaldean buruzten diren tailer eta bisita gidatuen bidez.

Irakasleen lanarentzat osagarri pedagogiko gisa pentsatua dago eskaintza hau, eta jarduera bakoitzak euskal curriculumaren arabera diseinatutako eduki eta helburu didaktikoak ditu. Heziketa metodologia ezberdinen bidez, bai eta manipulatze eta partehartze metodologien bidez ere, ikasleek ingurumen, kultura eta historia aberastasun haundiko ingurune honetara gerturaketa egingo dute, beti ere beren heziketa-mailaren araberakoa.

Jarduera guztiak doakoak dira.

Uliako Interpretazio Zentruaren Hezkuntza Eskaintza honako dokumentuan dago ikusgai:

Informazioa eta erreserbak:
T: 943483500 (ext. 9719)
E: cristinaeneabisitak@donostia.eus

Ulia mendia

Kantauri itsasoko urez zipriztindutako ingurumen-altxorra da Ulia mendia. Ingurune pribilegiatu honetako hegal, bihurgune eta basoek aho bete hortz uzteko moduko txokoetan murgilduko gaituzte. Proposatzen dizkizuegun bi ibilbide hauetako jarraibideei esker Uliako leku nabarmenenak eta paisaia iradokitzaileenak deskubrituko dituzue.

Ibilbide kulturala
Ibilbide kulturala

Ibilbide honen xehetasunak ikusteko, ikusi honako esteka:

'Kilometroak' ibilbidea
'Kilometroak' ibilbidea

Ibilbide honen xehetasunak ikusteko, ikusi honako esteka:

Uliako bide-sareak
Uliako bide-sareak

Uliako bide-sareen xehetasunak ikusteko, ikusi honako esteka:

Orientazio zirkuituak
#Orientazioa

Mendiak zerbait eskaintzen badu, aire zabalean eta naturarekin harreman zuzenean gozatzeko aukera da; gure inguruko isiltasuna, koloreak, soinuak eta txoko galduak bizitzea eta esperimentatzea. Uliara hirigunetik edo inguruko udalerrietatik modu errazean hurbil gaitezke, historiaz eta ingurumen-aberastasunez betetako baso batean murgiltzeko. Itsasoarekin kontaktuan dagoen mendi bat, bere bide eta bidexka ugariak zeharkatzera gonbidatzen gaituena.

Cristina Enea Fundaziotik Ulia mendiko txokorik bereizgarrienak ezagutzeko eta bisitatzeko aukera eskaintzen dizuegu, orientatzen jakin beharreko hiru ibilbideren bidez; GOT. Gipuzkoako Orientazio Taldearekin elkarlanean diseinatutako hiru ibilbide hauei esker orientazioaren kirola ezagutzeko eta gauzatzeko aukera emango dizuegu.

Zailtasun desberdineko hiru ibilbide dira, eta horietan hainbat baliza bilatu beharko dituzue, ibilbidea bete arte. Balizak aurkitu ondoren, hemen beheko loturetara joan besterik ez duzue egin behar, ibilbidea arrakastaz egitea lortu duzuen jakiteko.

Hiru ibilien planoak deskarga ditzakezue hemendik, eta bideoan oinarrizko nozioak eta orientazioaren kirolean hasteko aholkuak azalduko dizkizuegu. Eta gogoratu:

  • Mendian arduraz jokatu
  • Animaliak eta landareak errespetatu
  • Ez utzi hondakinik, eta saiatu bidean aurkitzen dituzunak jasotzen
  • Gozatu naturaz
Zirkuituak
Azalpena eta aholkuak
Uliako altxorraren bila

Familia-jarduera da honakoa, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat aproposa, eta sormena, irudimena eta naturarekiko errespetua sustatzen ditu, bai eta laguntasuna, lankidetza eta gure ingurune naturalaren zaintza bezalako balioak bultzatu ere. Jarduera autogidatua da, bakoitzak nahi duenean eta begiraleen laguntzarik gabe egin dezakeena, jokoa garatu ahal izateko behar den mapa eskuratuz soilik, Ulia Interpretazio Zentroan bertan eskuragarri dagoena. Horrez gain, jokoa Cristina Enea parkean eta Urgull mendian ere egin daiteke.

Uliako altxorraren bila