Zure bizikletarekin hiritik zehar segurtasunez ibiltzeko aholkuak:
- Erabil itzazu bizikletentzako bideak ahal duzun guztietan, eta bizikletentzako berezko seinaleak errespetatu.
- Eskuak bizikletako eskulekuan koka itzazu, edozein ezusteren aurrean azkarrago erreakzionatuko duzu eta balaztatze-distantzia laburragoa izango da.
- Zure segurtasunerako, kontrata ezazu erantzukizun zibileko aseguru bat. Kalapie Hiriko Txirrindulari Elkarteko kide eginez lor dezakezu.
- Aztertu ibilbidea. Pentsa ezazu biderik seguruenean (bidegorriak, zirkulazio gutxi duten kaleak…). Ez zaitez bizikletan espaloietatik ibili, ezta oinezkoak ibiltzen diren (edo egoten diren) lekuetatik ere.
- Segurtasunean zerikusi zuzena dauka zure abiadurak eta kalea erabiltzen duten guztien arteko errespetuak. Istripua izanez gero, ez ikutu zauritutako pertsona eta eskatu laguntza esperientziadun jendeari; istripua zuk izan baduzu, ez zaitez mugitu, itxaron laguntza iritsi arte.
- Atera baino lehen, bizikleta egoera onean eduki ezazu, gainbegiratu bizikletaren gurpilak, frenoak, argiak eta txirrina. Egiozu tarteka gainbegiraketa teknikoa espezializatutako saltokietan.
- Gauez, ikus zaitzatela; oso garrantzitsua da gauez, edo argi gutxi dagoenean, material islagailuak erabili. Gogoratu derrigorrezkoa dela argiztapena eramatea, zuk ikus dezazun eta zu ikus zaitzaten.
- Zirkulatu bost zentzumenak erabiliz, gogoratu musika entzuteko kaskoak eta telefono mugikorra erabiltzea arriskutsua izateaz gain, debekatuta dagoela.
Txirrindulariak eta oinezkoak
- Bidegorrian geldituta edo bertatik ibiltzen oinezkoak ikusten badituzu, mantsotu abiadura eta jakin arazi iezaiezu bertatik pasa behar duzula.
- Bidegorrian oinezkoak pasatzeko tartea baldin badago, mantsotu abiadura eta pasatzen utzi.
- Oinezkoak eta bizikletak espazio partekatzen duten oinezko-kaleetan errespetatu oinezkoen lehentasuna eta egokitu abiadura dagoen jende kopurura. Oinez doanak beti du lehentasuna.
Txirrindulariak eta semaforoak
- Zaindu zure abiadura, zuhurtasunez zirkulatu, bide publikoa erabiltzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatuko duen abiaduran ibil zaitez bizikletan.
- Bide-seinaleak errespetatu. Semaforo bat gorri dagoenean pasatzea garesti irten dakizuke. Bidegorriak bi noranzko baldin baditu, zure eskuinetik joan, ezkerreko bidea erabili gabe.
- Galtzadatik zoazenean zuhurtasunez ibili eta errespetatu zirkulazio arauak. Ahal duzun guztietan espaloitik gertuen dagoen eskuineko erreia erabil ezazu. Errei hori erreserbatuta egongo balitz (taxi edo autobusa) hurrengoa erabili.
Metro bateko distantzia egokia zirkulatzeko
- Espaloitik eta aparkatuta dauden autoetatik zentzuzko distantzia utzi. Irekitzen den ate batek edo espaloitik jaisten den oinezko batek mugimendu zakar bat egitera behartu zaitzakete. Guztion segurtasunagatik, zure erreiaren erdian koka zaitez.
- Abisatu esku-keinuekin edozein norabide aldaketa. Ez ezazu erraiez edo norantzaz aldatu begiratu gabe, zehaztu nabarmenki biraketa-maniobrak, lotsarik gabe eta etengabe.
- Ikus zaitzaten saia zaitez eta saihestu ibilgailuen angelu itsuak.