Bizikleta bideak
Bizikleta bideak

Donostiako Bizikleta-bideen Sareak bizikletak zirkulatzeko prestatutako espazioak hartzen ditu barne, kontutan harturik bizikletaz edo patinez zirkulatzeko bereizitakoak, oinezkoekin bizikidetzan dauden bizikleta-bideak eta 30 guneetan ibilgailu motordunekin bizikidetzan dauden bizikleta-bideak.

Gaur egun, bizikleta-bideen sareak 52,228 km ditu guztira. Horietatik 5,850 km txirrindulariek segurtasunez zirkulatzeko bide bereiztuek osatzen dute, bizikleta-pistek eta bizikleta-espaloiek 34,748 km, oinezkoekin batera zirkulatzen den zatiek 7,692 km eta motordun ibilgailuekin baterako bideek 3,938 km.

Gipuzkoako bidegorri-sarea

Gipuzkoako Bizikleta-bideen Oinarrizko Sareak 439 km-ko luzera dauka; 287 km Oinarrizko Foru-sarekoak dira (horiek eraikitzea Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio) eta 152 km Oinarrizko Toki-sarekoak (horiek eraikitzea udalerriei dagokie). Gaur egun, Oinarrizko Foru-sareko 287 km-etatik 91 km inguru daude eginak, eta beraz, 196 km geldituko lirateke egiteke, hau da, Oinarrizko Foru-sareko %68,5 egiteke dago.  

Bizikleta-bideen diseinua

Bizikleta-bideen diseinua

Bizikleta-bide edo ibilbide baten diseinua txirrindularientzat erabilgarriak diren ondorengo irizpideek zuzendu behar dute: gutxieneko distantziak eta atzerapenak; gutxieneko maldak eta esfortzuak; segurtasun eta erosotasun handiena; arintasun eta konektibotasun handiena.

Hala ere, diseinu bat egiterako orduan, irizpide horiek ez dira elkar-independenteak, eta hainbat faktoreren arteko oreka bilatu behar da, hala nola, egin beharreko distantziak, arintasuna eta konektibotasunaren artekoa; edo malda eta ibilbidearen luzeraren artekoa. Txirrindulariak eta motordun ibilgailuen arteko harremana ere kontutan hartu beharreko beste elementu garrantzitsu bat da, eta baita oinezkoekin duten erlazioa ere.

Ibilbideko eragile horietatik kanpo, bizikleta-bideen diseinuak hainbat irizpide tekniko ere hartu behar ditu kontutan, besteak beste: ezaugarri geometrikoak, bidegurutzeak, seinaleztapena, zolaketa, hiri-altzariak, babes klimatologikoa eta argiztapen artifiziala.

2006. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko saileko zerbitzu teknikoek “Gipuzkoako bizikleta-sareen proiektu eta horien eraikuntzarako gomendio teknikoen eskuliburua” egin zuten, eta hurrengo estekan deskargatu dezakezu: