Bizikleta-bideen diseinua
Bizikleta-bide edo ibilbide baten diseinua txirrindularientzat erabilgarriak diren ondorengo irizpideek zuzendu behar dute: gutxieneko distantziak eta atzerapenak; gutxieneko maldak eta esfortzuak; segurtasun eta erosotasun handiena; arintasun eta konektibotasun handiena.
Hala ere, diseinu bat egiterako orduan, irizpide horiek ez dira elkar-independenteak, eta hainbat faktoreren arteko oreka bilatu behar da, hala nola, egin beharreko distantziak, arintasuna eta konektibotasunaren artekoa; edo malda eta ibilbidearen luzeraren artekoa. Txirrindulariak eta motordun ibilgailuen arteko harremana ere kontutan hartu beharreko beste elementu garrantzitsu bat da, eta baita oinezkoekin duten erlazioa ere.
Ibilbideko eragile horietatik kanpo, bizikleta-bideen diseinuak hainbat irizpide tekniko ere hartu behar ditu kontutan, besteak beste: ezaugarri geometrikoak, bidegurutzeak, seinaleztapena, zolaketa, hiri-altzariak, babes klimatologikoa eta argiztapen artifiziala.
2006. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko saileko zerbitzu teknikoek “Gipuzkoako bizikleta-sareen proiektu eta horien eraikuntzarako gomendio teknikoen eskuliburua” egin zuten, eta hurrengo estekan deskargatu dezakezu: