2020-12-15 (17:00h. - :h.) (Euskera eta Erdera)

Aleka-ra bisita

Haziera Ingurumen Baliabideen Etxea

Aleka Euskal Herriko hazi ekologikoaren artisau-ekoizpenaren ekimen bakarra da. Oso esperientzia gaztea da, eta Gipuzkoako hainbat baserri biltzen ditu, helburu  komun batekin: tokiko hazia ematea bertako nekazaritza ekologikoaren sektoreari, bai eta bere baratzea lantzen duen edonori ere. Alekaren koordinatzaile eta  bultzatzaile Miguel Arribasen eskutik, Alekaren instalazioak (haziak erauzteko eta garbitzeko, biltegiratze-eremuak, laborategia, loteak egiteko eremua, etab.), funtzionamendua eta antolaketa-eredua ezagutuko ditugu. 

Informazio gehigarria

Lekua: Renfe-ko Tolosa tren geltokiko aparkalekua, Tolosa

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.