2020-10-01 (17:00h. - :h.) (Euskera eta Erdera)

Txaribargain baserrira bisita

Haziera Ingurumen Baliabideen Etxea

Azpeitiko Txaribargain baserrira bisita proposatzen dizugu. Bertan, bertako barietateetako sagarrondo sail bat ezagutuko dugu, baita sagardo ekologiko eta artisau  lantegi baten instalazioak ere. Oihana Unanue baserritar eta ingurumen hezitzailearen eskutik, baserrian egiten duten lana ezagutuko dugu, sagarrondo landaketa  bisitatuko dugu eta sagardoa egiteko erabiltzen dituzten barietateak ezagutzeko aukera izango dugu. 

Informazio gehigarria

Lekua: Plaza Nagusiko kioskoa (Azpeitia)

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.