Gure hazien uzta eta beren garbiketa eta gordetze egokia oso garai garrantzitsuak dira. Horregatik, udazkenero tailer hau antolatzen dugu lan hauek modu egokian egiteko kontuan izan behar ditugun alorrak ezagutzeko. Beharrezko azalpenez gain, tailerrak zati praktikoa ere izango du non uzta ezberdinetako haziak erauzten, garbitzen, lehortzen eta gordetzen ikasiko dugun.