Tomate-haziak ateratzen lagundu nahi badiguzue eta, era berean, etxera saltsa pixka bat eraman, ezin duzu Hazierako Tomatada Handia galdu. Arratsalde guztian zehar aldaera desberdineko tomateetatik haziak ateratzen izango gara Hazierako bilduma berritzeko eta tomateetako mamiaz guztiontzako saltsa prestatuko dugu.
Zenbait kristal-bote garbirekin eta eskuak apur bat zikintzeko gogoarekin etorri behar duzue bakarrik...