01. Maria Cristina Hotelaren koktela

Cristina Enea Fundazioak bere hamargarren urteurrenagatik 2019an zehar jasoko dituen hamar oparietan lehenengoa María Cristina Hoteleko tabernari Fito Rabak eginiko koktela da. Bere osagai nagusiak fruta-zukuak diren edaria da, Cristina Eneako parkearen eta fundazioari beraren beraren izaera naturalari keinua eginez. Emaitza koktel zaporetsu eta freskagarria da, ukitu natural argiekin. Cristina Enea Fundazioak herritarren eskura jartzen ditu errezeta, edonork etxean egin dezan.

Errezeta:

  • Lima: 2 cl. (edo limoi-zukua edo lima-zukua azukrearekin nahastuta)
  • Marakuia zukua: 6 cl.
  • Anana zukua: 4 cl.
  • Jengibrea tantatxo batzuk (jengibre freskoa ere izan daiteke, txikituta)
  • Ginebra edo vodka, edari alkoholduna izatea nahi izanez gero: 4 cl.
  • Erromero pixkat