Urria
Hontza

Polloeko hilerrira sartzeko eraikin nagusia José de Goicoak proiektatu zuen 1878an. Neogotiko estiloko kapera nagusi batek osatzen du, eta esparrura sartzeko harlanduzko bi ate ditu. Horietan, heriotzarekin lotutako harrizko elementu apaingarriak agertzen dira, hala nola hontzak edo burezurrak.

Hontzak gaueko harrapariak dira, eta beste hegazti batzuek ez bezala, ez dute habiarik egiten, eta, beraz, egunez zuloetan babesten dira. Jada Egiptoko hieroglifo-sisteman heriotza irudikatzen zuten.

Kokalekua: Polloe plaza.

Urria
Descarga