Otsaila
Muskerra

Ondoko eraikinaren 8. zenbakiarekin batera estilo neogotiko katalanez diseinatuta dagoen Donostiako eraikin bakarra da. José Majó y Xibert arkitektoak 1895ean eraikia, fatxadan eta etxebizitzetarako sarbidea ematen duen patio oktogonalean apaindura zoragarria du. Egurrezko atariaren erdian zizelkatua dagoen muskerraren irudiak bisitariari begira dagoela dirudi.

Musker espezie batzuek buztana birsortzeko gaitasuna dute, arrisku-egoera batean galtzen badute. Hala ere, buztan berria ez da berdin-berdina, hezurrezko ornoen ordez kartilagoko hodi moduko bat izango baitu.

Kokalekua: Salamanca pasealekua, 7.

Otsaila
Descarga