Forma kubistifikatuko orein bikote hau altzairu herdoilgaitzezko xaflekin sortu zuen Alfredo Tienda diseinatzaileak. Gaiztarro auzoan jarri zuen, urmael zirkular baten ondoan, baina ondoren, lurrez bete zen lorategi bat osatzeko.
Begiak buruaren alboetan dituzte oreinek. Horrela izanda, ia 300º-ko ikuseremu panoramikoa dute, eta hori oso baliagarria da harraparien presentzia detektatzeko.
Kokalekua: Zumardi pasealekua.