Sei solairu dituen izkin-eraikin hau Pedro Cendoya Oscozek diseinatu zuen, 1920an, neoplateresko estiloan. Animalien buruen irudiekin apaindutako zutabe eta pilastra sistema bitxiak konposizio estetikoaren bertikaltasuna nabarmentzen du.
Adar biribildu handiak dira aharien ezaugarririk bereizgarrienak. Artaldean duten estatusa adierazteaz gain, erasorako elementu gisa erabiltzen dituzte, emeekin estalketa egiteko eskubideengatik beste ar batzuen aurka lehiatzen direnean.
Kokalekua: Okendo kalea, 12.