Mapa

Mapa honetan bigarren eskuko produktuen konponketa eta salmenta zerbitzuak eskaintzen dituzten saltoki donostiarrak aurkituko dituzu.

Arroparen, oinetakoen, formatu handi eta txikiko etxetresna elektrikoen, irudi- eta soinu-ekipoen, altzarien eta abarren balio-bizitza luzatzeko aukera ugari topatuko duzu . Ezagutzen duzun horrelako komertzioren bat mapan ez baduzu topatzen, zure proposamena egiteko aukera ere aurkituko duzu.

Gainera, Berriz Berri kanpainan zehar, herritarrak animatu nahi ditugu zerbitzu horiek erabiltzera, eta baita erabiltzaileak saritu ere. Beraz, zerbait konpontzera eraman edo Berriz berri bilatzailearen saltokietan zerbait erosten baduzu, 100€ tako kontsumo arduratsuko produktuen 10 sortaren zozketan sartuko zara.


Eman pausoa eta animatu!

Berriz Berri mapa

#irudia

Mapan murgiltzen bazara, hainbat irizpide kontuan hartuta, Donostian arduraz kontsumitzeko aukera ematen diguten dendak eta zerbitzuak ere aurkituko dituzu.