Batzuetan profesionalen esku utzi beharko ditugu konponketak baina badaude guk egin ditzakegun gauzak. Arazo txikiek konponbide errazak izan ditzakete eta botoi bat jartzen edo apurtutako tela bat josten jakiteak gure arropa kuttunenak erabiltzen jarraitzeko aukera ematen digu. Bilatu zure beharrei egokitzen zaiona eta animatu!
Oinarrizko joskintza ikastaroa:
Tailer honetan eskuz josteko teknikak irakatsiko dira. Parte-hartzaile bakoitzak arropa konpontzeko, baxu bat egiteko edo botoi bat josteko ezinbestekoak diren oinarrizko puntadak ikasiko ditu. Horri esker, gure jantzi gustukoenak erabiltzen jarraitu ahal izango dugu.
Iraupena: 2 ordu
Nori zuzendua: helduentzat
Hizkuntza: gaztelera
- Maiatzak 31, 18:00-20:00 Casares KE
- Ekainak 12, 18:00-20:00 Intxaurrondo KE
- Ekainak 15, 17:00-19:00 Loiola KE
- Ekainak 20, 18:00-20:00 Okendo KE
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen
Urrian josi ta josi:
"Gu haziak gara" elkarteak urte asko daramatza joskintza ikastaroak ematen eta hilabete honetan zehar behar eta gogo desberdinei erantzungo dieten proposamenekin datoz teknika desberdinak erakustera eta ideia freskoak partekatzera.
- Urriak 4: Josteko makinarekin lehenengo pausuak.
- Urriak 11: Zaharberritzen, arropa kustomizazio tailerra.
- Urriak 18: Aldaketetara egokitzen, arropa moldaketa tailerra.
- Urriak 25: Egokitzen proiektua, behar berezietarako ideia sorta.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen. (irailaren 21etik aurrera)