Eman pausua eta igo bizikletara

Bizikletan ibiltzen jakitea ez da nahikoa izaten bi gurpilak hiritik mugitzeko garraiobide bezala aukeratzeko. Pauso hori ematera animatu nahi zaitugu. Horregatik plan paregabea antolatu dugu: konfiantz hartzeko eta bizikletan lasaitasunez ibiltzeko emakumeei zuzenduriko txangoa. Lehenik eta behin segurtasun neurriak ezagutuko ditugu eta ondoren, lagun giroan Donostiako bidegorri-sarean zehar ibilbide bat egingo dugu praktika hartzeko. Amaieran zure ohiko ibilbidea  diseinatzen ere  lagunduko dizugu. Animatzen al zara? (Bizikletarik ez baduzu, esan eta guk utziko dizugu bat).

Eguna: Irailak 17, igandea

Iraupena: 4 ordu

Nori zuzendua: emakume gazte eta helduentzat

Lekua: Kalapie (Iparragirre Kalea, 8)

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen

#irudia