Bizikletaren bizitza luzatzeko tailerrak

Truko eta ohitura erraz batzuk ezagututa gure bizikletaren bizitza erabilgarria luzatu ahalko dugu. Bigarren eskuko bizikleta bat erosterakoan begiratu beharreko gauzekin hasiko gara. Ondoren hau erabilgarri jartzeko eta egunerokotasunean sor daitezken matxura txikiak konpontzeko beharko ditugun ezagutza mekanikoekin jarraituko dugu, mantentzerako aholkuekin amaituko dugu.

Parte hartzaileek beraien zalantzak partekatu eta argitzeko gunea aurkituko dute bertan.

Iraupena: 2 ordu

Nori zuzendua: 14 urtetik gorako gazte eta helduentzat

  • Maiatzak 10, 18:30-20:30 Casares kulturetxean
  • Ekainak 2, 18:30-20:30 Loiolako kulturetxean
  • Ekainak 7, 18:30-20:30 Esnest Lluch kulturetxean
  • Irailak 21, 18:30-20:30 Kalapien (Iparragirre Kalea, 8)

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen

Azaroaren 11ean bat egingo dugu Horkonpon ekimenarekin. Egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzen saiatzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen konponketa lantegia da eta saio honetan bertan egongo diren gainerako parte-hartzaile eta esperientzia duten lagunekin ezagutzak partekatuz, gure bizikletaren bizitza luzatzeko aukerak ezagutuko ditugu. 

Non: Tabakalera
Noiz: azaroak 11, larunbata
Ordua: 10:00-14:00 (10:00-12:00 tartean Kalapieko lagunak egongo dira guri laguntzeko)

Animatzen al zara? (ez da beharrezkoa izena emeatea)

#irudi