Askari osasuntsuak

Eguneroko otorduez gain, modu orekatuan jateko gero eta gehiago gomendatzen da hamaiketakoa edo askaria, eta zer esanik ez haur eta gaztetxoen artean. Baina badago modurik litxarreria, bolleria eta ogitartekoetatik ihes egin eta otordu horiek ere osasuntsuak eta jasangarriak izan daitezen? Elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldi-tailer praktiko baten bitartez alternatiba desberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dugu.

Hitzaldi teoriko-praktiko hau hiritarrei gerturatzeko asmoz, Donostiako auzoetan kokaturiko Kulturetxeetan programatuko da.

Datak eta lekuak:
    • Lehenengoa maiatzaren 9an Aiete Kultur Etxean izango da 18:00etan. Izen-emateak hemen [martxoaren 21etik aurrera].