Askotan elikadurari buruz hitz egiterakoan nekazaritza eta abeltzaintza etortzen zaizkigu burura, baina arrantzaren inguruan ezer gutxi dakigu. Askotan entzun dugu zeintzuk diren garaian garaiko barazkiak, albistegi guztietan atera zen makroetxaldeen auzia... baina badakigu zeintzuk diren gertuko eta garaiko arraiak? Badakigu nola arrantzatzen diren? Eta nola iristen diren jatetxe eta arrandegietara? Donostiako kofradia-itsas etxearekin elkarlanean gai horien inguruan argi pixka bat jartzeko asmoz hainbat ekimen antolatuko dira.
Datak:
• Donostia portua bizi, bisita gidatua: ekainak 22 eta uztailak 6. Izen-emateak hemen [martxoaren 21etik aurrera]. Bisita gidatua Donostiako portuan. Isturiz I baxurako itsasontzian igoko gara eta baxurako arrainean oinarritutako sasoiko produktuak dastatuko ditugu Kofradia-Itsas Etxean.
• Lonjara bisitak: ekainak 13 eta urriak 31. Izen-emateak hemen [martxoaren 21etik aurrera]. Arrantzaleek arraina lonjan deskargatzen dutenetik arrandegira iristen den arte, arrainaren enkantea eta lonja honen berezitasunak ezagutuko dituzu.
• Arrantza itsasoan ezagutu: irailean 14ean. Itsasontzian igo eta Donostiako badia zeharkatuko dugu baxurako arrantza-ontzi batera gerturatu eta hauen lana bertatik bertara ezagutzeko.