Antzerkia gaztelekuetan

Urte luzez landa eremuari bizkarra emanez bizi izan den gizarte batean bizi gara eta, tamalez, deskonexio hori are eta handiagoa da gazteen artean. Elikagaiak mahai gainean aurkitzen dituzte askotan, beraien jatorria eta nondik norakoak ezagutu gabe, hozkailuan hazi izan balira bezala. Gaztelekuetan antolatuko diren tailer parte-hartzaileen bitartez, gure elikaduraren oinarrian dauden produktu desberdinen inguruko hausnarketa egingo dugu, horien atzean dagoen ezkutuko informazioa irakurtzeko tresnak eman eta alternatiba justu, jasangarri eta osasuntsuagoak eskainiz.

Datak eta lekuak*:

  • ALTZA: maiatzak 3, ostirala,18:00etan 
  • ANTIGUA: maiatzak 4, larunbata, 18:45ean
  • GROS: maiatzak 10, ostirala, 18:00etan
  • BIDEBIETA: urriak 18, ostirala, 18:00tan.
  • AIETE: urriak 19, larunbata, 18:00tan