Jasan edo ez jasan
Malen abokatua da. Gaur jasangarritasuna defendatzera dator. Argi du honela jarraitu ezkero pikutara goazela. Baina atzo eskaparatean ikusi zituen praka horiek hain ondo geldituko zaizkio... Eta nola ez du bera bezalako neska fashion batek azkeneko mugikor modeloa edukiko? Hainbeste zalantzak erotu egingo du, zer egin dezakegu?
Antzerki parte hartzaile honen bitartez denon artean sor daitezken arazo eta zalantzei aurre egiteko tresnak bilatuko ditugu.
Iraupena: 60 minutu
Nori zuzendua: 11-14 urteko gazteentzat
- Apirilak 28, 18:00-19:00 Martuteneko gaztelekuan
- Maiatzak 5, 18:30-19:30 Intxaurrondoko gaztelekuan
Data berriak:
- Urriak 20, 18:00-19:00 Bidebieta Gaztelekuan
- Azaroak 17, 18:00-19:00 Amara Gaztelekuan
- Abenduak 15, 18:00-19:00 Egia Gaztelekuan