Aurkezpena

Produktu berriak sortzeko erabiltzen diren baliabideak eta lehengaiak ez dira mugagabeak, ezta etengabe sortzen ditugun hondakinak asimilatzeko planetak duen gaitasuna ere. Horregatik, premiazkoa da egungo kontsumo-ereduan aldaketak sustatzea, ekonomia zirkularreko sistemetara eramango dutenak. Ildo horretan, lehen urratsa lehendik ditugun produktuen balio-bizitza luzatzea izango litzateke, berrerabiltzea edota konpontzea sustatuz.

Asmo horrekin sortu da Berriz berri kanpaina. Herritarren sektore desberdinei zuzendutako sentsibilizazio eta trebakuntza jarduerak egitea proposatzen du, eta 2023an zehar egingo diren jardueren programa zabal batean gauzatzen da.

Berriz berri kanpainak, alde batetik, konponketaren tokiko sektorea ikusarazi nahi du, eta bestetik, berrerabilera erraztuko duten alternatibak bultzatu. Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak eta Cristina Enea Fundazioak sustatu dute kanpaina.

#bideoa