Berriak

2017/5/17 Eskola Agenda 21

Gaur ospatu da Eskola Agenda 21eko Udal Foroa

Gaur Udal Foroan elkartu diren ikastetxeak, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, eskola eta hiria jasangarritasunerantz bideratzeko lanean ari dira. Helburua, eskola-komunitate osoak ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, hiritar bezala partehartzea bultzatuz.

2005-2006 ikasturtean 10 ikastetxe eta 2.000 ikasle inguru hasi ziren programa honetan lanean eta ordutik hona, geroz eta ikastetxe gehiago parte hartzen ari dira. Une hauetan Donostiako 33 ikastetxek hartzen dute parte, 17.000 ikasle eta ikas-komunitate osoaren inplikazioarekin.

Hamaika urte hauetan gai asko jorratu dira eta aurten, funtsezko gai baten inguruan aritu dira ikasleak: BIOANIZTASUNA. lehen eta bigarren hezkuntzako ziklo ezberdinetako, batxilergoko eta formakuntza zikloetako ikasleek hainbat jarduera egin dituzte ikasturtean zehar hiriko bioaniztasuna eta bere egungo egoera ezagutzeko. Eginiko ekintzen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, ikastetxeen inguruetan dauden parke eta berdeguneetara eginiko bisitak edo hiriko ekosistema ezberdinetan (basoak, ibaia, itsasoa...) eginiko analisiak eta behaketak.

Era berean, parte hartu duten ikasleek, eta Eskola Agenda 21ean ohikoa den bezala, konpromiso sorta bat onartu dute, beren ohitura eta usadioetan aldaketa bat lortu eta hiriko biodibertsitatea hobetzen laguntzeko. Gaurko saioan, Donostiako Eskola Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten 33 ikastetxeetako ordezkariek, ikasturte osoan zehar eginiko lanaren emaitzak erakutsi dizkiete udal ordezkariei, bai eta hiria ingurumenarekin adeitsuago izan dadil agintariei zuzendutako hobekuntza-proposamenak aurkeztu ere.

Ikasleek landutako guztia, hartutako konpromisoak eta udalari eginiko proposamenak ikusteko, segi albiste honek atxikituta duen dokumentura.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli