Berriak

2021/2/25 Ingurumen Baliabideen Etxea

Cristina Enea parkeko esploratzaileak: ikastetxeentzako autogidatutako tailer berria

Ikasturte hau erronka interesgarria da pertsona guztientzat, baita Cristina Enea Fundazioarentzat ere, bizi dugun pandemia egoera dela-eta. Horrek jardueren eskaintza eta lan egiteko modua egoerara egokitzea derrigortu gaitu, segurtasun- eta osasun-neurriak bermatu ahal izateko. Horregatik, 2021/2021 ikasturtean ikastetxeei zuzendutako Hezkuntza Eskaintzaren barruan, airepeko jarduerak baino ez ditugu eskaintzen aurten.

Berrikuntza gisa, ikasturte honetan ikastetxeek nork bere kabuz egiteko tailer autogidatu berri bat abiarazi da. Horrela, prestatutako baliabideekin, Cristina Enea Fundazioaren webgunean eskuragarri daudenak, ikastetxe bakoitza bere kontura etorri ahal izango da parkera, erreserbarik egin gabe, eta Cristina Enea parkeko Esploratzaileak tailerra egin ahal izango du. Mandasko dukesa Cristina Brunettik idatzitako gutun batekin hasten da tailerra, eta parkean ikasleentzat utzi duen ezkutuko mezua ezagutzera animatzen du.

Tailer honen bidez, ikasleek parkeko fauna eta flora ugaria ezagutuko dute, eta orain arte agian ikusi ez dituzten xehetasun eta bitxikeriei erreparatuko die, hala nola igelen hazkunde-zikloa, zenbait zuhaitzen kolorea edo zuhaitz horien hosto eta fruitu ezberdinak.

Cristina Enea Fundazioko hezkuntza teknikari Uxua Aranaren arabera, jarduera honen helburua da "parkeko aberastasun kultural eta naturalera gerturatzea, kanpoko monitoreen laguntzarik gabe, pandemia garai honetan bete behar diren neurri guztiak errespetatuz", irakasleek beraiek egingo baitute jardueraren ikuskaritza eta monitorizazio lana.

Tailerra doakoa da, eta ikasleentzat prestatutako fitxa bat du, parkearen mapa bat eta pista eta proba ezberdinekin. Era berean, gidoi bat idatzi da, irakasleek tailerra behar bezala garatu ahal izan dezaten. Tailer honetarako materiala ondorengo inprimakiaren bidez deskarga daiteke.