Berriak

2021/4/16 Ingurumen albisteak

5 arau zure eta planetaren osasuna hobetuko duten elikagaiak aukeratzeko

Onura pertsonala ondasun kolektibora ere heda daiteke, eta planeta zaintzen lagun dezake ingurumena errespetatzen duten produktuak kontsumitzen ditugunean, kontuan izan behar baita elikagaien ekoizpenak eta kontsumoak ingurumen-inpaktu handia dakarrela.

Inpaktu horren kuantifikazioa argitzeko, bi adierazle erabil ditzakegu: karbono-aztarna eta ur-aztarna.

Karbono-aztarna eta ur-aztarna
Karbono-aztarna berotegi-efektuko gasen isurketen neurketa bat da, eta honela definitzen da: produktu batek bere bizi-zikloan zehar denbora-tarte batean sortzen duen karbono dioxido baliokidearen kantitatea (erauzketa, ekoizpena, ontziratzea, garraioa, kontsumoa eta hondakinen kudeaketa).

Energiaren eta garraioaren sektoreekin batera, elikaduraren sektorea da BEG gehien sortzen dituen jarduera antropogenikoetako bat.

Gaur egun, Parisko Akordioak muga jarri nahi die isurketa horiei guztiei, eta herrialde bakoitzak horiek murrizteko konpromisoa hartzen du.


Informazio gehiago