Datorren irailaren 12an, osteguna, Agora K2050 hitzaldi-zikloan Fernando Ferrando (ingeniaria, ekonomialaria eta Renovables Fundazioko presidentea) aditua izango da. Cristina Monge analista politiko eta trantsizio ekologikorako gobernantzako ikertzailearen dinamizazioarekin, Europako berrindustrializazio berdean agertzen diren aurrerapen eta zailtasunei buruzko hausnarketa egingo dute.
Energia non, nola eta nork ekoizten duen eta non, nola eta nork kontsumitzen duen aztertzean, gizarte jakin baten argazkia lortzen da. Europak bere argazki propioa ikusi du, eta erabaki du ez zaiola gustatzen, aldatu egin nahi duela, jasangarritasuna, berrindustrializazio berdea eta autonomia estrategikoa txertatzeko eta munduan lidergoa bultzatzeko.
Erronka horri buruz hitz egiteko, Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak klima-aldaketari buruz antolatutako Agora K2050 hitzaldi-zikloak gaian aditu Fernando Ferrando gonbidatu du hurrengo saiora. Cristina Mongeren dinamizazioarekin, Europan gertatzen ari dena ulertarazten saiatuko da, arlo horretan agertzen diren aurrerapenak eta zailtasunak azalduta.
Saio hau irailaren 12an, osteguna, izango da, 19:00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Sarrera librea eta doakoa, lekua bete arte. Hitzaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, San Telmo Museoko YouTube kanalaren bidez.
· Fernando Ferrando ingeniaria, ekonomialaria eta Fundación Renovables fundazioko presidentea da.
· Cristina Monge analista politikoa eta trantsizio ekologikorako gobernantzaren ikertzailea da, eta Agora K2050 saioen dinamizatzailea.