Cristina Eneako bisita antzeztuek interes handia sortu dute herritarrengan, eta horren erakusgarri da hemendik ekainera bitarteko saio guztietarako sarrera guztiak oso denbora gutxian agortu direla. Jarduera horrek sortu duen interesa ikusita, Cristina Enea Fundazioak beste 4 saio programatzea erabaki du (2 euskaraz eta 2 gaztelaniaz), sortutako eskaerari erantzuteko. "Saio berriak maiatzeko eta ekaineko azken larunbatean izango dira, hau da, maiatzaren 25ean eta ekainaren 29an", jakinarazi du Jose Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Horrela, udaberriko agenda honetarako programatu den bisita gehigarri bakoitzaren ordutegia eta hizkuntza honela geratuko dira:
- Maiatzak 25, larunbata, 10:30ean, euskaraz
- Maiatzak 25, larunbata, 12:30ean, gaztelaniaz.
- Ekainak 29, larunbata, 10:30ean, gaztelaniaz.
- Ekainak 29, larunbata, 12:30ean, euskaraz.
Sarrerak maiatzaren 2tik aurrera eskuratu ahal izango dira webgune honetako Izen-emateak atalean.
Hernandezek aitortu du bisita antzeztuek sortu duten interesak edozein aurreikuspen gainditu duela, eta gogorarazi du bisiten programak urte osoan jarraituko duela, eta sarrerak herritarren eskura jarriko direla, "udako, udazkeneko eta neguko jardueren agendak argitaratzearekin batera".