Maiatzean hiru bisita gidatu aurreikusita daude Artikutzan, Donostiako Udalak antolatuta. Lehenengoa maiatzaren 11n izango da eta hurrengoak hilaren 19an eta 26an.
- Maiatzaren 11n. Eskas-Elutsa-Eskas. Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna izango dela aprobetxatuta, hegazti espezie desberdinak ikusten eta entzuten saiatuko gara.
- Maiatzaren 19an. Mintegixar eta trenbide zaharra. Bide honetan hagin batzuk ikusteko parada izango dugu, oso zuhaitz bereziak eta urriak direnak.
- Maiatzaren 26an. Urdallueko bidea, basoan barrena (pagadian, hariztian eta pinudian) egiten dena.
Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programa barruan daude bisitaldi horiek. Udalak enpresa bat kontratatu du, gidari lanak egiteko.
Bisitaldi gidatua egin nahi izanez gero, erreserba egin beharra dago bisita egunaren aurreko ostirala baino lehen, bisita programatu bakoitzaren deskribapenean aurkitzen den izen-emate online formularioren bitartez edo beste bide hauen bitartez: [email protected] edo telefonoz 679 613 016 (astelehentik ostegunera, 11:00tik 16:00ra).
TARIFAK:
6-16 urte bitartekoak: 2,09€ pertsonako.
16 urtetik gorakoak: 3,14€ pertsonako.
Bertan ordaintzen da, eskudirutan.
Informazio guztia eta izen-emateak, hemen.
Jatorrizko albistea: www.donostia.eus.