Berriak

2022/12/14 Ingurumen albisteak

Etxetresna elektrikoen konponketa sustatzeko QR bat

Europar Batasunak neurri sorta aurkeztu zuen ekonomia zirkularrago baterantz bultzatzeko orain hilabete batzuk. Helburua da beste herrialde batzuekiko mendekotasuna eta Europako gastua murriztea eta ingurumenaren alde jardutea. Batzordeak modu ekologiko eta iraunkorrean diseinatutako produktuak ikusi nahi ditu merkatuan eta, beraz, pasaporte digital bat sartzea proposatu du.

"QR kode bat izango da, eta behar dituen erantzunak eman beharko ditu berreskuratzeko gaitasunari buruz, ekoizteko erabiltzen den birziklatze-edukiari buruz, iraunkortasunari buruz, konpontzeko aukerei buruz. Software bat bada, gailuaren zaharkitzapenei buruz ohartarazi beharko du", azaldu du Virginijus Sinkevi○ ius Europako Ingurumen komisarioak.

Batzordeak ehungintzarako estrategia bat ere aurkeztu du. Sektorea da berotegi-efektuko gasen isurketen laugarren iturria. Kutsadura kimiko eta mikroplastikoaren iturri bat da. Batzordeak bizitza baliagarri luzeagoa, birziklagarria eta estandar sozialen arabera ekoitzia duen arropa nahi du. Proiektuak harrera ona izan du Europako Parlamentuan, baina 'erreserbekin'.


Informazio gehiago