Berriak

2022/8/5 Ingurumen albisteak

Inhalagailuen ingurumen-inpaktua arintzea

Osasun Ministerioaren mendeko Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (Aemps) orrialde bat kaleratu du pazienteei irakasteko inhalagailu presurizatuetan erabiltzen diren propelenteek sortzen duten "ingurumen-inpaktua arintzen".

Agentziak azaldu duenez, Europar Batasunaren (EB) Estrategia Farmazeutikoan ezarritako ildoek, Europako Itun Berdearen osagarri direnek, bidea erraztu nahi dute sendagaiek EBko neutraltasun klimatikoaren helburua lortzen lagun dezaten, balio-katean berotegi-efektuko gasak murrizteari begira.

Berotegi-efektuko gas gisa berotze globalean laguntzen duten gas horien artean daude egungo kartutxo presurizatuzko inhalagailuak (pMDI) dauzkaten propelente hidrofluorokarbonatuak (HFC), Aempsen arabera. Espainian, "Erabilitako inhalagailuen ehuneko 52 inguru pMDI dira, urtean batez beste 15 milioi unitate salduta; horrek esan nahi du urtean 400.000 tona CO2 baliokide inguru isurtzen direla".

Sendagai horiek arnas gaixotasunak tratatzeko erabiltzen dira, batez ere asma eta biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) tratatzeko. Horrelako propelenteak dituzten sendagaien zerrenda AEMPSren Sendagaien Online Informazio Zentroan (CIMA) kontsulta daiteke, "Presiozko ontzia" bilaketa-irizpidearen arabera.


Informazio gehiago