2018/07/19 <> 2018/10/21 Erakusketak

Uraren memoriak I. Pausuak

Ingurumen Baliabideen Etxea

Memoria kolektiboa lantzea ezinbestekoa da gure gizartearen eta planetaren ekologia sozialarentzat eta mentalarentzat, bere osotasunean. Memoriarik ez duenarekin dugun loturari eustea eta berau birpentsatzea urgentzia bat da egun bizi dugun zibilizazio- eta ekologia-krisiraren aurrean. Honako erakusketa honek hausnarketa bat proposatzen du memoria eraikitzeko eta gauzatzeko ditugun moduen inguruan, batik bat haustura traumatikoen edo katastrifikoen momentuen memoriari dagozkionak, gertakari sozialen norabideak zehazten dituztenak baitira.

Urak memoria duela esan ohi da, baina sendoa al da, monumentuena, artxibategiko materialena edo arkitektura instituzionalarena bezala? Ala historiaren sedimentazioarekin eratzen da? Ibaiak, ahanzturaren korronte gisa, higatu eta ahuldu egiten du, baina jakinduria- eta irudimen-iturri ere bada, purutasun eta eraldaketa ikur. Urak gure historia berritik zehar eramango gaitu, hainbat zatitan, bizitzarentzat eta munduan bizi izateko gure moduarentzat duen garrantzia azpimarratuz; bai eta gatazka belikoetan eta migrazio bideetan duen ezinbesteko papera ere: fronte eta muga gisa. Lehenengo ariketa honetan, Pausoak izenekoan, XX. mendeko 30 eta 40. urteetara gerturatuko gara, oraindik ere gure gaurkotasuna blaitzen eta islatzen jarraitzen duen garai baten esanahia.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea

INAUGURAZIOA: uztailak 19, 19:00etan.