Itsasbehera
2018/05/10 <> 2018/07/08 Erakusketak

Itsasbehera

Erakusketak Ingurumen Baliabideen Etxea

Itsas zaborraren arazoa itsasbeheran azaleratzen da, orduan agertzen zaizkigu hondakin mordoa hondartzetan pilaturik. Gure kostaldean ere gertatzen den arazo global horrekin arduraturik, Carlos Arrola (Bilbo, 1982) artista eta surf-zaletuak ingurumenaren gaineko autokontzientzia eta sentsibilizaziorako bidaia pertsonala proposatzen digu. Euskal kostaldean aurkitutako plastikoekin eta era guztietako hondakinekin egindako lanen bitartez, erakusketak informatzeko gonbitea egiten dio ikusleari, ea hondakin horiek nola iristen diren itsasora, zein ondorio eragiten dien ingurumenari eta pertsonei eta, batez ere, arazoari aurre egiteko zer egin dezakegun. Erakusketan Cesare Maglionik egindako Hondar 2050. Gure hondakina, gure arazoa dokumentala ikusi ahal
izango da.

Informazio gehigarria

Lekua: Ingurumen Baliabideen Etxea

INAUGURAZIOA: maiatzak 10, osteguna, 19:00etan

Beste aktibitateak
2018-08-21

Urgulleko piratak

Zerrendara itzuli