Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere xarma. Neguan hosto iraunkorreko koniferek hartzen dute dagokien protagonismoa parkean, zedro, izei eta pinuak baitira hostoei eusten ausartzen diren zuhaitz gogor eta sendoak. Badira fruituak neguan ematen dituztenak ere, animalientzat oso preziatuak janaria garesti baitago sasoi honetan. Neguko ikuskizun apal (baina berezi) honetaz gozatu ondoren, parkeak eskainitako altxor txikiekin eskulan bat sortuko dugu.