Urmaelaren biodibertsitatea ezagutzen
2025/02/02 (10:00) Ibilialdiak

Urmaelaren biodibertsitatea ezagutzen

Uliako Interpretazio Zentroa

Aranzadiko kideekin batera, 2024ean martxan jarri zuten Urmaelaren biodibertsitatea ezagutzen ekimenarekin bat egingo dugu aurten Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatzeko. Hezeguneak  oso garrantzitsuak dira inguruko ekosistemen orekarako eta ondorioz baita gizakiontzat bizi-baldintza egokiak mantentzeko. Horregatik ezinbestekoa da denon artean altxor hauek osasuntsu mantentzea. Urte sasoi egokiena izan ez arren, erronka ekosozial honen protokoloak baliatuz Uliako Putzu Sareko bi mikrohezeguneetan laginketak gauzatzeaz gain, beharrezko ikusten ditugun kudeaketa lanak aurrera eramango ditugu, arreta gehiena itxituren egokitzapenetan ezarriz. Zure parte hartzea oso garrantzitsua da, anima zaitez!

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Prezioa: 2 euroko fidantza [info +].

Izen-emateak hemen.