Bihotz Inguru baso txangoak: Bera: muga bideak
2025/03/08 (10:30-13:30) Ibilialdiak

Bihotz Inguru baso txangoak: Bera: muga bideak

Ingurumen Baliabideen Etxea

Gero eta gehiago dira haurrak naturarekin harremanetan hezteak beraien garapenerako duen garrantzia azpimarratzen duten ikerketak. Hori dela eta, Bihotz Inguru- Baso Eskola elkartearekin elkarlanean, familiartean egiteko irteerak antolatu ditugu. Ibilbideak 3-6 urteko haurrei egokituak izango dira eta hauen helburua inguruan ditugun baso eta naturgune desberdinak ezagutzeko aukera eskaini eta naturarekin harremana sustatzea da.

Informazio gehigarria

Lekua: Bera: muga bideak

Izen-emateak eta informazioa: [email protected]