Baso bainua Ulian
2024/11/17 (09:30-11:30) (Euskera) Aktibitate izardunak

Baso bainua Ulian

Uliako Interpretazio Zentroa

Urtaro bakoitzak ba du bere xarma eta zer esanik ez udazkenak. Basoaren koloreak guztiz aldatzen dira eta argi misteriotsu batek biltzen du guztia. Honek gure zentzumenak pizten ditu eta egoera ezin hobean jartzen gaitu baso bainu batez gozatzeko. Zatoz udazken koloretan murgildu eta egunerokotasunak sortzen digun zurrunbilotik ateratzeko balioko digun teknika osasuntsu hau ezagutzera.

Informazio gehigarria

Lekua: Uliako aparkalekua

Jarduera euskaraz.

Izen-emateak hemen.

Prezioa: 2 euroko fidantza (info +).