Arrantzaleek harrapaketa lonjan deskargatzen dutenetik arrandegira iristen den arte arrainak egiten duen prozesua ezagutuko duzu. Harritu egingo zaitu arrainaren enkanteak eta arrain saltzaileek, bentariek eta handizkariek goizaldeko ordu horietan izaten duten lanak. Gainera, lonja honen berezitasunak azalduko dizkizugu, baxurako arrantzan erabiltzen diren arrantza-tresna nagusiak eta arrantzaleen kofradiek nola funtzionatzen duten.