Malen badator bueltan gaztelekura. Bere bufete garrantzitsu horretatik elikadurari buruzko tailerra ematea eskatu diote gure abokatu fashionari. Berari!!! McDonald´s-arekin duen zaletasunarekin!!! Ez ote zegoen beste norbait? Zer esan? Zer egin? Nola hobetu dezake bere elikadura beti korrika eta presaka alde betetik bestera baldin badabil? Agian pikatzeko zeozer erreza eta elikagarria taldearekin kozinatzen badu, ez ditu hainbeste litxarreria jango, eta talde-lanean aritzean asko ikasiko duela argi dauka. Eta bai, bere elikadurari buruz ikasteko beharra dauka. Animatzen al zara berarekin batera energiaz beteko gaituen mokadua prestatzera?