Urtaroak ez dira jada lehen zirenak... uda luzatzen ari dela dirudi, eta udaberria gero eta epelagoa eta iragankorragoa da, ia konturatu gabe ihes egiten digu. Zer gertatzen da udazkenarekin? Nola eragiten dio aldaketa globalak Cristina Eneako udazkenari?
Helduei zuzendurik irteera honetan, parkeko urtarorik ederrenetako batez gozatuko dugu, ginkgoa urre-kolorez jantzita eta bere adarretatik zintzilik dauden fruituak eskaintzen dizkigunean eta astigarrek gama gorrixka amaigabeko hostoak erakusten dizkigutenean.