[ZINEA AIRE ZABALEAN]: Bidasoa 2018-2023 (Fermin Muguruza, 2023. 71 min.)
2024/07/19 (22:30) (Euskera) Proiekzioak

[ZINEA AIRE ZABALEAN]: Bidasoa 2018-2023 (Fermin Muguruza, 2023. 71 min.)

Ingurumen Baliabideen Etxea

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten  2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta  aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan  tragedia gizatiartuz.

Informazio gehigarria

Lekua: Salvador Allende parkea (Bidebieta)