2024/03/29 (16:30-18:30) Ikastaroak eta taillerrak

Zaharrak berri, berrerabili

Urgulleko Natur Txokoa

Atera barruan duzun artista sen hori eta zatoz Natur Txokora eskuekin lan egitera! Material naturalak eta birziklatutako elementuak erabiliko ditugu jostailu eta artelan desberdinak egiteko. Natur Txokoa leku ezin aproposagoa da inspirazioa bilatu eta sortzeko. Bertan,  behar duzun material guztia izango duzu zure erritmora eskulanetan ibiltzeko.

Informazio gehigarria

Lekua: Urgulleko Natur Txokoa

Adin guztiak.

Doakoa.

ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.