[Carlos Franganillo] AGORA K2050. Lo que nos espera los próximos 10.000 días
2023/10/19 (10:00) (Castellano) Hitzaldiak

[Carlos Franganillo] AGORA K2050. Lo que nos espera los próximos 10.000 días

Agora K2050 Ingurumen Baliabideen Etxea

Carlos Franganillok, telebistako kazetaririk garrantzitsuenetako batek, urteak daramatza aktualitateari buruz hitz egiten. Oraingo honetan, etorkizunera egin du bidaia, eta, elkarrizketa, erreportaje eta analisi sakon batzuen bidez, hurrengo 10.000 egunetan 2050. urtera arte etorriko diren aldaketek dakartzaten itxaropenak eta  mehatxuak, aldaketa horiek gobernatzeko egon daitezkeen oztopoak eta gizartean izan ditzaketen ondorioak aztertu ditu. Klima-aldaketak eta trantsizio energetikoak dakarten erronkak eta iraultza teknologikoarekin duten harremanak leku nabarmena dute RTVEren duela gutxi estreinatu den 10.000 días telesailean. Agora K2050 zikloko saio honetan, Carlos Franganillok abentura horretan ikasitako ikasgai garrantzitsuenak partekatuko ditu eta etorkizun hurbilean datozen aldaketa horietan sakontzeko aukera emango digu. 

Informazio gehigarria

Lekua: San Telmo Museoa

Carlos Franganillo, kazetaria, 2018ko irailetik TVEko Telediarioaren bigarren edizioa aurkezten du eta “10.000 días” telesaila zuzendu eta aurkeztu du.

Cristina Monge, analista politikoa eta trantsizio ekologikorako gobernantzaren ikertzailea.