Ángel Peris Naturarekin elkarrizketa erakusketako artistak Cristina Eneneako Ingurumen Baliabideen Etxeko Urumea galeriako hiru sabai-lehioetan esku hartuko du, Donostiako ingurune naturalean bildutako lurrekin. Site-specific pintura esku-hartze hori lurpeko landare-munduko motiboak izango dira, eta Igeldo, Urgull eta Ulia mendietan barrena egindako ibilaldietan bildutako lurren laginekin egingo da. Mendi horietako bakoitzaren lurrarekin sabai-lehio batean eskuhartuko du, Gipuzkoako hiriburuko paisaiaren eta naturaren kolore naturalak agerian utziz.