Gure oinen azpian, tunel, hodi, biltegi, kolektore eta andelez osatutako gune korapilatsu eta konplexu bat dago, edateko ura gure etxeetaraino joan dadin eta, erabili ondoren, ebakuatu eta osasuneta ingurumen-berme guztiekin tratatu dadin. Hala ere, gurea bezalako lurralde euritsu batean, euri-uren bolumena oso garrantzitsua izan daiteke, eta, beraz, modu egokian kudeatzea komeni da, herritarrentzako eta azpiegitura kritikoentzako arriskuak eta ingurumeninpaktuak saihesteko. Hori da ekaitzandelen helburua. Bisitatuko dugun ekipamendua eta haren funtzionamendua eta ezaugarriak ezagutzeko, bisita gidatu didaktiko bat egingo dugu, handik Urumea ibaian ura isurtzen den punturaino eramango gaituena.
Lekua: Ibilgailuen Udal Gordailua, Morlans Pasealekua 10
Izena ematea beharrezkoa da.
Informazioa eta izen emateak hemen