Pablo Rey eta Ruben Lorenzo Basurama elkarteko kideek Zaborra ez da existitzen erakusketari buruzko bisita gidatua egingo dute. Bertan, materialak eta hondakinak berrerabiliz jolasgune ezberdinak kolektiboki nola sortzen dituzten ezagutu ahal izango dugu. Egindako lanen adibideen bidez, zaborra ez dela existitzen erakutsiko digute.