Zikloteka
Gipuzkoako Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa

Zikloteka Donostian (Gipuzkoa) kokatuta dago eta egitasmo aintzindaria da, espazio fisikoa eta birtuala duena. Bertan profesionalei, erakundeei eta interesa duen publikoari bizikletaren eta txirrindularitzaren ezagueraren eremuan espezializatutako dokumentu-ondarea eskaintzen die.
 

Eduki tekniko-administratiboa duen dokumentazioa gordetzen eta antolatzen da Ziklotekan, baina baita izaera zientifikoa, dibulgatzailea edo aldarrikatzailea duena ere.  Bere ondare dokumentalak paperean edo euskarri digitaletan eskaini daitezke, kasuan kasu.

Azken 25 urteotan eguneroko txirrindularitzari buruzko lan, azterketa eta material ugari sortu da Gipuzkoan. Dokumentazio hori, orain arte oso sakabanatuta, bizikletaren eta bizikleta bidezko mugikortasunaren esparruetako ezagueraren ondarea da, eta gure lurraldean eguneroko mugikortasunerako bizikletaren erabilera normalizatzeko esfortzuaren islada da.
 
Ondare dokumental hori identifikatzeko, biltzeko eta bere zabalpena egiteko dagoen interesa dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak Zikloteka eratzeko protokoloa sinatu zuten 2015ean, bizikleta bidezko mugikortasunean espezializatutako dokumentazio zentroa sortzeko, alegia.

Egitasmo honetan kolaboratzen dute: bizikletaren aldeko Conbici koordinadorak eta Ciclosfera aldizkariak

Cristina Enea Fundazioa Gipuzkoako Diputazioa Ciclosfera Con Bici

Dokumentazio
Zentrua

Izaera teknikoa, zientifikoa, dibulgatzailea eta aldarrikatzailea duten 1.000 erreferentzia baino gehiago ditu gaur egun dokumentazio zentroak, izaera eta euskarri mota ezberdinetan. Jabego intelektualaren babes mailaren eta bestelako baldintza legalen arabera, ondarea herritarrek eskuragarri dute kontsultatzeko.

Bere ondare dokumentala euskarri ezberdinetan dago eskuragarri, idatzizkoan, grafikoan eta ikusentzunezkoan, eta Ziklotekan bertan kontsulta daiteke, bai eta bere webgunean ere, atal honetan aurkituko duzun bilatzailearen bidez.

Bilatzailea

Nola erabili?

1.
Sartu zure bilaketaren parametroak. Emaitzetan bi motako dokumentuak ikusiko dituzu: 

Zure ordenagailuan deskargatu ditzakezunak, horretarako baimena baitute.

Ziklotekaren bulegoetan kontsultatu beharko dituzunak.

2.
​Interesatzen zaizkizun dokumentuak aukeratu. Zure dokumentuen zerrenda pertsonalera joango dira.

Bilaketa berriak egin ahala, zerrenda pertsonalera dokumentu berriak gehitu ahal izango dituzu.

3.
Zure zerrendara joan era 'Eskaera deskargatu' botoia sakatu. Aukeratu dituzun dokumentuak biltzen dituen PDFa deskargatuko da. Dokumentu hau Ziklotekaren bulegoetan aurkeztu behar duzu, eta kontsultak han egin ahal izango dituzu.

ZIKLOTEKA DOAKO ZERBITZUA DA.


Informazioa eta
Harremanetarako

Informazioa etaHarremanetarako

ZIKLOTEKA.
Bizikletaren dokumentazio zentrua.

zikloteka@donostia.eus
T. 943 45 35 26

Cristina Enea Parkea
Cristina Enea Fundazioa /
Ingurumen Baliabideen Etxea 
Mandaseko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia

43°18’46.4” N 1°58’31.5” O

Ordutegia
UDA
(Martxoko azken igandetik aurrera):
Astelehenetik larunbatera: 09:30 - 13:30 / 15:00 - 20:00.
Igande eta jai egunak: 10:00 - 13:30.

NEGUA
(Urriko azken igandetik aurrera):
Astelehenetik larunbatera: 09:30 - 13:30 / 15:00 - 19:00.
Igande eta jai egunak: 10:00 - 13:30

PARKEKO SARRERA OINEZKOENTZAT DA: 
Sarrera nagusia Mandako Dukearen pasealekutik (Egia auzoa).
Federico Garcia Lorca kaleko pasarelatik.
Loiolako Erriberetako Mikel Laboa zubitik.