Urteurrena - Albisteak

2019/06/27 04:00:00

Urteurreneko koadernoa eskuragai duzue jada

Fundazioak egiten duen lanean inspiraturiko obra batekin eginiko koadernoak. Hori da,  zehazki, argitaratu berri duguna Nerea Urrestarazu donostiar artistak eta 'Koloreka' negozioko arduradunak eginiko diseinuarekin. Donostiako 19. zenbakiko San Jeronimo kalean du denda eta Cristina Enea Fundazioari oparitu dio bere hamargarren urteurrena dela eta.

Orain, berriki iragarri genizuen bezala, diseinu harekin koaderno eder hau argitaratu dugu, era berean obra herritarren artean partekatzeko. Koadernoak eskuragarri dituzue –doakoak dira eta bana pertsonako- Cristina Enea parkeko eraikin nagusiko harreran eta ‘Koloreka’ dendan bertan.

Diseinu eder honekin, ezbairik gabe, Urrestarazuk naturaren zaintza azpimarratu nahi izan du, horretarako donostiar sinbolo bilakatu den tamariz zuhaitz bat erabili du, baina benda batzuk dituela bere inguruan, fundazioaren lanaren adierazgarri gisa. 


Obrari buruzko informazio gehiago: http://www.cristinaenea.eus/eu/noticias/una-obra-de-la-tienda-de-ilustraciones-koloreka-tercer-regalo-por-el-aniversario-de-fundacion-cristina-enea